Harizti-erdi aterpetxeak 1997tik adin guztietako bisitariak hartzen ditu etxean bezala. Zeraingo herri-gunean bertan dago eta 44 lagunentzako lekua du: 24 lagunentzako gela bat, 6ko bat, 3ko lau gela eta biko beste bat, bakoitza bere bainugelarekin.
Era askotako bisitaldiak hartzeko prestatua dago aterpetxea: ingurugiro-programak, barnetegiak, kirol taldeen egonaldiak, ikastetxeetako irteerak, turistak... Bisitari bakoitzak aukerako ekintza-eskaintza du beti aukeran, betiere Zerain eta inguruetako ingurunearekin lotuta. Gainera, adin bakoitzari egokitutako dibulgazio didaktikoak lantzeko aukera ere badu.
Erreserbak egiteko edo informazio gehiagorako: aldabe@aldabe.com edo 943 801505.
Ordainketak, eskudirutan, transferentzia bidez edo txartelarekin egin daitezke.
|
BANAKAKOAK |
TALDEAK |
|
| LITERA |
10 € / gaua |
8 € / gaua |
| GOSARIA |
3 € |
2 € |
| OTORDUA |
- |
8 € |
| IZARAK |
3 € / egonaldia |
3 € / egonaldia |